San Tomas Azoka

Herriko 28 babarrun ekoizle eta 19 sagardo ekoizle aurtengo txapelketetan

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 13a, 09:03

Igande honetan (abenduak 15) ospatuko dugun San Tomas Azokaren baitan, babarrun eta sagardo txapelketak antolatu ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. Ostegunera arte zabalik izan genuen izen ematearen baitan, herriko 28 babarrun ekoizle eta19 sagardo ekoizle animatu dira aurtengo edizioan parte hartzera.

Goizean zehar, herriko ekoizleen babarruna ikusgai izango duzue frontoian. Sagardoa dastatzeko aukera ere izango duzue. Bitartean, frontoiko oholtza gainean, bi txapelketetako epaimahaiak sagardo eta babarrun onenak hautatzeko lanean jardungo dira.

Sari banaketa, 13:00ak aldera frontoian. Hemen parte hartzaileen zerrenda:

Babarrun txapelketa
-Agerre baserria.
-Luis Roldan.
-Mikel Manterola.
-Ehiza baserria.
-Portu baserria.
-Miguel Arrastoa.
-Joxe Mari Lertxundi.
-Komentzanea  baserria.
-Bizkarre baserria.
-Manuel Aizpurua.
-Lontxo Zuriarrain.
-Fermindegi baserria.
-Jose Luis Bereziartua.
-Egioleta baserria.
-Gabino Salsamendi.
-Etxeberri baserria.
-Aldapa baserria.
-Urruzmendi baserria.
-Juan Karlos Balerdi.
-Galdagorri baserria.
-Olarri baserria.
-Zabaloenea baserria.
-Txuloenea baserria.
-Urkamendi baserria.
-Lore Berri.
-Zugasti baserria.
-Lizaso anaiak.
-Agerre Txiki.

Sagardo txapelketa
-Anburu baserria.
-Jon Mikel Larrañaga.
-Etxetxo baserria.
-Izeta anaiak.
-Imanol Eizagirre.
-Koldo Lertxundi.
-Xabier Soroa.
-Etxeberri baserria.
-Aldapa baserria.
-Gorostidi baserria.
-Ibindos baserria.
-Ermotegi Handi baserria.
-Ermotegi Berri baserria.
-Altzondo baserria.
-Maiz Enea etxea.
-Zugasti baserria.
-Lizaso anaiak.
-Ezpaldi.
-Agerre Txiki.


SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Itxita.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.