Miriam Arrillaga Belokik Emakume Master Cup-en 4 t´erdiko txapelketako finala jokatuko du igandean

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 13a, 08:00

Miriam Arrillaga Beloki Aginagako pilotariak Master Cupekeko finalean sartzea lortu du Leire Garai aurkariari irabazita. Martxoan binakakoan ere finalera iritsi zen Patri Espinarrekin, baina ezin izan zuten txapela lortu. Igande honetan 12:00etan Barakaldon izango du final handia eta NOAUA! berarekin izan da final aurreko sentsazioak biltzeko. ETB-k zuzenean eskainiko du partida.

NOAUA! Emakume Master Cupeko finalean sartu zara Leire Garairi 18-5 irabazita. Garaipen erraza izan zela esango zenuke?
Miriam Arrillaga: Egia esan bai. Duela gutxi bere aurka jokatu nuen eta 22-20 galdu nuen. Zentzu horretan, ez nuen espero finalerdia horrela izatea. Nahiko partida erraza egin zitzaidan. Hala ere, ez zait iruditzen nala horren erraza izango denik.

Miren Larrarte izango duzu aurkari. Nola ikusten duzu zure aurkaria?
Pilotarion artean osoena bera ikusten dut. Hanka oso biziak dauzka, jotzen duen pilotakada bakoitzeko zerbait berezia egiten du. Nahiko lan izango dut bere aurka, baina ni nire jokoa egiten saiatuko naiz eta ea emaitza ona eskuratzen dudan.

Martxoan Patri Espinarrekin iritsi zinen Master Cupeko binakako nalera, baina ezin izan zenuten txapela eraman. Bakarkakoan oraingoan lortuko duzu Aginagara txapela eramatea?
Esperantza ez dut oraindik galdu. Txapelketa oso ona egin dut eta ongi sentitu naiz. Finalera horren eroso iristerik ez nuen espero eta nik nire jokoa eginda uste dut txapela Aginagara ekarriko dudala.

Pelota goxoko finalean da Patri Espinar, zure kide izandakoa. Hark txapela irabaziko al du?
Nik Patri oso ongi ikusten dut. Egia da Leire Etxaniz ere oso indartsu dagoela; hiru txapela baditu lau eta erdikoan. Patrik bere jokoa egiten badu nik uste Leireri aurka egiteko gai izango dela, baina berak ere oso partida gogorra dauka. Ea biok txapela lortzen dugun eta martxoko arantzatxoa ateratzeko gai garen.

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finala
Abenduak 15 igandea
Pilota mixtoko finala:
Miren Arrillaga-Miren Larrarte.
12:00 Barakaldon.
ETB-k zuzenean eskainiko du.