Talentu saioa, pizza tailerra eta txangoak, Gaztelekukoen neguko oporraldiko eskaintzan

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 18a, 08:35

DBHko gazteentzako ekintza sortarekin murgilduko da Gaztelekua larunbatetik aurrera, neguko oporraldian.

Gazteen aisialdiak oporraldirik ez du izango asteotan. Horren lekuko, zabalik izango duten Gaztelekua. Ekintzok antolatu dituzte DBH-koentzat. Gogoan izan antolakuntzaren oharra; txangoetarako guraso baimenak aurrez jaso beharko dira Gaztelekuan bertan:

Abenduak 21, larunbata
16:00
"Got Talent, gaitasunak lantzen" DBH1ekoentzat.

Abenduak 26, osteguna
11:00
Beasaingo ur parkera irteera DBH3koekin.

Abenduak 27, ostirala
15:00
Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.

Abenduak 30, astelehena
16:30
Pizza tailerra DBH4koentzat.

Urtarrilak 2, osteguna
15:00
Txuri Urdinera DBH2koekin.

Informazio gehiagoGaztelekuan/ gaztelekua@usurbil.eus/ 943 371050 / 688 713 838.
Antolatzailea: Gaztelekua.