Alerta laranjan egongo gara egun osoz haizeagatik

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 19a, 08:46

Duela astebeteko haize boladek Aginaga sagardotegi atarian botatako zuhaitza. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

Gauerdiaz geroztik alerta laranjan gara haizeagatik. Egun osoan zehar, 120-130 kilometro ordutik gorako haize boladak izan ditzakegu haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan. Haizeguneak ez diren tokietan, 15:00ak arte abisu horian izango gara, hortik aurrera alerta laranjan; 90-100 kilometro ordutik gorako haize boladak izango ditugu. Hurrengo egunotan abisu horian segiko dugu haizeagatik.

Ostegun haizetsua datorkigu, Atlantikoan kokatua egon eta britainiar irletan erdigunea duen borraska oso sakon baten eraginez. Hego haize oso zakarra izango omen dugu datozen orduotan, arratsaldetik aurrera bereziki. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta laranja ezarria du egun osorako.

Gauerdiaz geroztik indarrean da alerta laranja haizeguneetan. "Hego-osagaiko haize boladek, ekialdean hego-ekialdekoa nagusituz eta mendebaldean hego-mendebaldekoa, baliteke haizeguneetan 110-120 km/h-ko abiadura gainditzea egunaren lehenengo zatian eta egunaren bigarren partean 120-130 km/h-ko abiadura gainditzea, bereziki mendi inguruetan".

Haizeguneak ez diren tokietan aldiz, abisu horian izango gara arratsaldeko 15:00ak arte. Ordura arte, "hego-osagaiko haize boladek, ekialdean hego-ekialdekoa nagusituz eta mendebaldean hego-mendebaldekoa, baliteke 80 km/h-ko abiadura gainditzea haizeguneak ez diren lekuetan". 15:00etan haizeguneak ez diren tokietan ere alerta laranjan izango gara gauerdira arte. "Hego-osagaiko haize boladek, ekialdean hego-ekialdekoa nagusituz eta mendebaldean hego-mendebaldekoa, baliteke 90-100 km/h-ko abiadura gainditzea haizeaguneak ez diren lekuetan".

Abisu horian
Gauerditik ostiral goizaldeko 6:00ak arte abisu horian segiko dugu haizeagatik. Haizeguneetan "Hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan. Dena den, goizaldean haizea ahulduz joango da". Haizeguneak ez diren tokietan, "hego-osagaiko haize boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeaguneak ez diren lekuetan. Dena den, goizaldean haizea ahulduz joango da".
 
Larunbatean haizeguneetan ere abisu horian izango gara 9:00etatik gauerdira arte. "Hego-mendebaldeko haize-boladek, arratsalde-gauean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko direnak, 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan. Haizeguneak ez diren tokietan haize-boladak 70-80 km/h ingurukoak izan daitezke".

LARRIALDI ZERBITZUEN AHOLKUAK
-Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
-Kendu lorontziak eta kalera eror datiezkeen gauzak.
-Urrundu zuhaitz-eremu, erlaitz, murru edo publizitate-hesietatik.
-Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu.
-Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak.

EGUNOTARAKO IRAGARPENA USURBILEN
Abenduak 19, osteguna
"Zerua hodeitsu agertuko da, eta egunaren bigarren partean hodeitza handituz joango da. Noizbehinka euri txikia egingo du; gauean zenbait lekutan ertaina egingo du. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".

Abenduak 20, ostirala
"Goizaldean eta goizean goiz zerua oso hodeitsu agertuko da, eta gainerako orduetan tarteka hodeitsu. Goizaldean eta goizean goiz zaparrada txiki-ertainak botako ditu, eta zenbait lekutan trumoi-ekaitzak jo dezake. Gainerako orduetan han-hemenka zaparrada txikiak botako ditu. Mendebal-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan. Goizean goiz eta egunaren azken orduetan hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus