Gaitasunak lantzeko saioarekin abian asteburutik, Gaztelekuaren oporretako ekintzak

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 20a, 09:04

DBHko gazteentzako ekintza sortarekin murgilduko da Gaztelekua larunbatetik aurrera, neguko oporraldian. Hasteko, gaitasunak lantzen jarriko dituen saioa iragarri dute DBH1ekoentzat larunbat honetan bertan.

Gazteen aisialdiak oporraldirik ez du izango asteotan. Horren lekuko, zabalik izango duten Gaztelekua. Ekintzok antolatu dituzte DBH-koentzat. Gogoan izan antolakuntzaren oharra; txangoetarako guraso baimenak aurrez jaso beharko dira Gaztelekuan bertan:

Abenduak 21, larunbata
16:00
"Got Talent, gaitasunak lantzen" DBH1ekoentzat.

Abenduak 26, osteguna
11:00
Beasaingo ur parkera irteera DBH3koekin.

Abenduak 27, ostirala
15:00
Txuri Urdinera irteera DBH1ekoentzat.

Abenduak 30, astelehena
16:30
Pizza tailerra DBH4koentzat.

Urtarrilak 2, osteguna
15:00
Txuri Urdinera DBH2koekin.

Informazio gehiagoGaztelekuan/ gaztelekua@usurbil.eus/ 943 371050 / 688 713 838.
Antolatzailea: Gaztelekua.