Kantuan agurtu du Udarregi Ikastolak, ikasturteko lehen hiruhilekoa

Haur Eskola, HH, LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleak kalejiran ikusi ditugu herrian barrena. 

Akabo, 2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekoak berea egin du. Neguko oporraldian dira jada gaurtik, ikastetxeak. Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleek gabon giroko kantuak abestuz eman dute ezohikoa izan duten azken klase eguna. DBH-koak izan dira irteten lehenak; Kaxkoan barrena aritu dira kantuan. LH-koak irten dira gero, goizeko lehen orduko giro euritsuagatik ibilbidea egokitu dute. Eta bazkalaurretik HH-koak irten dira ikastetxe atarira, arratsaldean Haur Eskolak iragarri duen kalejirara batu dira baita 3-6 urte arteko ikasle eta gurasoak.

Euria tarteko, kalejira frontoian ospatu dute; kantua eta askaria biek bat egin dute pilotalekuan.