Olentzero, Udarregi Ikastolako LH-ko kalejiraren buruan

Noaua Aldizkaria 2019ko abenduaren 20a

Goizeko lehen orduko giro euritsuagatik ibilbidea moldatu behar izan dute. Abestera irten direnerako ordea, atertu eta eguzkia ere atera da. Giro ezinhobean osatu dute Udarregi Ikastolako LH-ko ikasle eta irakasleek, aurtengoan Kaxkoan barrena egin duten bira. Olentzero eta trikitilariak buru zituen taldeak Munalurra, Artzabal edota Mikel Laboa plaza zeharkatu ditu.