Ez dute ikastolako eremutik atera behar izan, gaurkoan bazkalorduan ez lehenago, bazkalaurretik bisitan etorri zaizkie senide eta lagunak, Udarregi Ikastolako HH-ko ikasleei. Aipatu zikloko irakasleekin batera Agerialde atarian eskaini dute, urtea agurtzeko gabonetako kantu saioa. Arratsaldean Haur Eskolak frontoian (euriagatik ez dute kalejira ospatu) Mari Domingirekin eta Olentzerorekin ospatuko duten kantu saioan parte hartu dute.