Kantu saioak plazara gaur

Ahotsez beteko zaigu herria abenduaren 24an. Urte garai honetako kantu-jira anitz antolatu dira.

Abeslariez eta urte garai honetako kantuez girotuko dute herritar talde ezberdinek abenduaren 24a. Aginagan izango dira goiztiarrenak. Etxe eta baserri guztietatik bira osatuko dute kantuan. Hartara, urtean zehar gutxitan egoteko aukera izaten duten hainbat herritar bisitatuko dituzte. Bazkalordurako bueltan izango dira Aginagan.

Arratsaldean, Zubieta, Santuenea eta Usurbilen txanda. Santuenean Olentzerorekin irtengo dira auzoan barrena kantuan. Etxez etxeko bira osatu ohi dute urtero baita Zubietan. Usurbilen Xua Gurasoekin Etxera eta Usurbilen Nahi Ditugu bilguneek lehenbizi Mari Domingirekin kantuan herri itzulia egingo dute frontoitik abiatuta. Amaieran, Olentzerori ongi etorria egingo diote plazan. 

GABONETAKO KANTU SAIOAK
Abenduak 24, asteartea
AGINAGA 
09:00
Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga Kaxkoan.
Antolatzailea: Katekesi taldea.

ZUBIETA
16:00 Kantu-eskea Artzabaleta baserritik.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

USURBIL
17:00
Mari Domingirekin kantuz herri itzulia frontoitik, preso eta iheslarien eskubideen alde eta Xua Gurasoekin Etxera aldarrikatzeko.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
19:00 Olentzerori ongi etorria Dema plazan.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

SANTUENEA
18:00
 Olentzeroren irteera plaza ondoko lokaletik.
Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.