Aldaketak jai egunotan, garraio eta udal zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2019ko abenduaren 26a

Datozen jai egunak tarteko, aldaketak izango dira udal eta garraio zerbitzuetan. Lerrootan bildu ditugu xehetasun guztiak.

UDAL ZERBITZUAK
Udaletxea
Itxita: abenduak 24, 25 eta 31; urtarrilak 1 eta 6.

Sutegi udal-liburutegia
Astegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
Itxita: abenduak 24-25-31; urtarrilak 1 eta urtarrilak 6.

Oiardo kiroldegia
Astegunetan: 07:00-12:30 eta 14:30-22:00.
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua, 21:00).
Igandeak: 09:00-13:30 (igerilekua, 12:45).
Itxita: abenduak 24-25-31; urtarrilak 1 eta 6.

Taxi Busa
Abenduak 24 eta 31: goizez soilik [irteerak Kaxkotik: 07:30 / 10:30 / 13:30].
Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6: ez da zerbitzurik izango.


GARRAIO ZERBITZUAK
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduak 24, 31: azken zerbitzuak Usurbildik Donostiara 20:15ean, Oriora 20:45ean. Gau zerbitzua: 1:35, 2:35, 4:35 eta 5:35ean Usurbildik Donostiara. 2:25, 3:25, 5:25 eta 6:25an Oriora.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: goizean zerbitzu bakarra Usurbildik, 11:10ean Donostiara eta 12:30etan Oriora. Arratsaldeko lehen zerbitzua Usurbildik, 18:10ean Donostiara eta 18:30etan Oriorantz.

T6 (Usurbil-Hernani):
-Abenduak 24, 31: azken zerbitzuak 20:15ean Usurbildik Hernanira, Hernanitik Usurbilera 19:45ean.
-Abenduak 25 eta urtarrilak 1: lehen zerbitzuak 15:00etatik aurrera.

T2 (Usurbil-ospitaleak):
-Abenduak 24, 31: azken zerbitzua 20:17an Usurbildik, 19:50ean ospitaleetatik.
-Abenduak 25 eta urtarrilak 1: zerbitzurik ez.

Euskotren
-Abenduak 24, 31: azken zerbitzuak 19:54an, 20:24an eta 20:54an Donostia aldera. Orio aldera, 18:34an, 19:04an, 19:34an eta 20:04an.
-Abenduak 25 eta urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra. 13:24an Donostia aldera, 11:04an Orio aldera. Arrasaldeko zerbitzuak: 17:54-22:54 artean ordu erdiro Donostiarantz, 17:04-22:04 artean ordu erdiro baita Oriorantz. 

Informazio gehiago: lurraldebus.eus / euskotren.eus