Xua Gurasoekin Etxera

Xua gurasoekin etxeratzeko kantu-jira jendetsua ospatu da

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 24a, 20:09

Euskal presoen eskubideen aldeko urteroko kantu-jira ospatu da astearte iluntze honetan, opariz josiak heldu diren Mari Domingi eta Olentzerorekin. Aurtengoan, modu berezian Xua gurasoekin etxeratzea eskatu da.

Urtarrilaren 19an beteko baititu 3 urte Xuak eta gugandik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean diren baina jada aske behar zuten bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangarengandik bereiziko dute egun horretan. 

Halakorik gerta ez dadin lanean ari da Xua Gurasoekin Etxera herri ekimena. Gaurkoan kantu-jira berezia ospatu dute herrian barrena Mari Domingirekin. Bidera batu zaie gero Olentzero. Eta denek batera kalejiran egin dute Dema plazarako bidea. Azken ekitaldi berezia ospatu da bertan. Aipatu plataformako abestia kantatu eta koreografia dantzatu du haur talde batek. Joxemari Carrerek sortutako ipuina ere irakurri dute. "Hator, hator" abestuz amaitu dute ekitaldia.

Adi datozen deialdiei:

DATOZEN DEIALDIAK
Abenduak 28, larunbata
12:00 Xua eta gainerako haur motxiladunen eskubideen aldeko manifestazioa Donostiako Bulebarretik.
Deitzaileak: Sare eta Xua Gurasoekin Etxera.

Abenduak 31, asteartea
20:00 Xua gurasoekin etxera ekartzea eskatzeko, euskal presoen eskubideen aldeko topa Dema plazan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Urtarrilak 8, asteazkena
9:00 Gipuzkoako Batzar Nagusien hileroko osoko bilkura. Bertan, Xua gurasoekin etxera ekartzeko mozioa aztertuko dute.

Urtarrilak 11, larunbata
15:00etan Baionan eta 17:00etan Bilboko La Casillatik "Orain presoak, atera bidera" manifestazio nazionalak.
Deitzailea: Sare.

Urtarrilak 19, igandea
11:30 Xuak hiru urte beteko dituen egunean, "Gora motxilak!" motxiladun haurren eskubideen aldeko ekitaldia Donostiako Atano pilotalekuan Porrotxekin.
Deitzailea: Sare.

Urtarrilak 24, ostirala
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko eta Xua gurasoekin etxera ekartzea eskatzeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.