Hurbilagoren gabonetako parkearen arrakasta

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 27a, 13:01

Hurbilagoren gabonetako parkea martxan da jada. Dozena bat atrakzio eta jolas jarri dituzte herrigunean, frontoi inguruan: Mikel Laboa plaza, frontoia, Dema Plaza eta Askatasuna Plaza. Ehunka ume hurbildu dira parkera, eta oraindik aukera izango da gaur arratsaldea eta biharko eguna ere jolasean aritzeko. 

ORDUTEGIA

Abenduak 27, ostirala: 11:30-14:00/16:30-21:00.

Abenduak 28, larunbata: 11:30-14:00/16:30-21:00.

 

JOLASAK

Puntuazio porteria, giza futbolina, Kubic rokodromoa, lanzadera, Jumping erraldoia, haurrentzako saltogune elastikoa, bideo jolasak, lau gurpileko motorrak eta paintballa