Urtarrilaren 11n hasiko da

Sorospen ikastaroa, DYAren eskutik

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 30a, 12:44

DYA Gipuzkoak sorosle eta lehen sorospen ikastaro bat eskainiko du Usurbilen. Urtarrilaren 11n hasiko da eta saioak euskaraz izango dira.

Urtarrilaren 11n hasi eta otsailaren 1era arte luzatuko da ikastaroa. Saioak larunbatetan egingo dira, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, DYAk Muna Lurra kalean duen egoitzan.

Ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, "egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketenak, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak landuz", DYAtik aditzera eman dutenez.

Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.

Matrikularen prezioa, ikastarorako txostena barne delarik, 120 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua izango da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.

 

Izen-ematea

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora edo sartu www.DYAgipuzkoa.com web orrialdean.