Aldaketak jai egunotan, garraio zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 31a, 08:20

Urtea zaharra agurtu eta berriari ongi etorria egiteko aldaketak iragarri dira garraio zerbitzuetan. Abenduaren 31n ohi baino lehenago etengo dira garraio zerbitzuak. Gauez autobus zerbitzuak iragarri dira. Urte berri egunean aldiz, goizez gutxieneko zerbitzuak eta arratsaldetik aurrera, ohiko jai egunetan eskaintzen direnak. Lerrootan dituzue xehetasunak.

GARRAIO ZERBITZUAK
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduak 31: azken zerbitzuak Usurbildik Donostiara 20:15ean, Oriora 20:45ean. Gau zerbitzua: 1:35, 2:35, 4:35 eta 5:35ean Usurbildik Donostiara. 2:25, 3:25, 5:25 eta 6:25an Oriora.
-Urtarrilak 1: goizean zerbitzu bakarra Usurbildik, 11:10ean Donostiara eta 12:30etan Oriora. Arratsaldeko lehen zerbitzua Usurbildik, 18:10ean Donostiara eta 18:30etan Oriorantz.

T6 (Usurbil-Hernani):
-Abenduak 31: azken zerbitzuak 20:15ean Usurbildik Hernanira, Hernanitik Usurbilera 19:45ean.
-Urtarrilak 1: lehen zerbitzuak 15:00etatik aurrera.

T2 (Usurbil-ospitaleak):
-Abenduak 31: azken zerbitzua 20:17an Usurbildik, 19:50ean ospitaleetatik.
-Urtarrilak 1: zerbitzurik ez.

Euskotren
-Abenduak 31: azken zerbitzuak 19:54an, 20:24an eta 20:54an Donostia aldera. Orio aldera, 18:34an, 19:04an, 19:34an eta 20:04an.
-Urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra. 13:24an Donostia aldera, 11:04an Orio aldera. Arrasaldeko zerbitzuak: 17:54-22:54 artean ordu erdiro Donostiarantz, 17:04-22:04 artean ordu erdiro baita Oriorantz. 

Informazio gehiago: lurraldebus.eus / euskotren.eus


UDAL ZERBITZUAK
Udaletxea
Itxita: abenduak 31; urtarrilak 1 eta 6.

Sutegi udal-liburutegia
Astegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
Itxita: abenduak 31; urtarrilak 1 eta urtarrilak 6.

Oiardo kiroldegia
Astegunetan: 07:00-12:30 eta 14:30-22:00.
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua, 21:00).
Igandeak: 09:00-13:30 (igerilekua, 12:45).
Itxita: abenduak 31; urtarrilak 1 eta 6.

Taxi Busa
Abenduak 31: goizez soilik [irteerak Kaxkotik: 07:30 / 10:30 / 13:30].
Urtarrilak 1 eta 6: ez da zerbitzurik izango.