Pixkanaka oporretako azken txanpara hurbiltzen doaz, urtarrilaren 7an ikasgeletara itzuliko diren haur eta gaztetxoak, baina oraindik badute jai egunoz gozatzeko aitzakia bat baino gehiago. Gaztelekutik Txuri Urdinera irteera antolatu dute urtarrilaren 2rako 15:00etan, DBH2koentzat. Eta egun berean, goizeko 11:00etan zabalduko dute Gabonetako Parkea Oiardo Kiroldegian.
Usurbilgo Udalak antolaturiko jostaleku handia 2-12 urte artekoentzat zabalduko dute hiru egunez Kiroldegiko erabilera anitzeko pistan. Hiru eremuetan banatuko dute; 2-6 eta 6-12 urte artekoentzako txoko bana izango du jolastokiak eta hirugarren bat guztientzako partekatua.
Gabonetako Parkea
Egunak: urtarrilak 2, 3 eta 4.
Ordutegia: 11:00-13:00/16:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Guneak:
-2-6 urte artekoentzat: margolarien gunea, ludoteka psikomotrizitateko aparailuekin, puzgarriak.
-6-12 urte artekoentzako gunea: puzgarriak, ohe elastikoak.
-Guztientzako gunea: saskia, futbolina, haize mahaia, egurrezko 10 joko.
-Tailerrak adin guztientzat.
-Urtarrilaren 4an, Diskofesta parkearen itxieran.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.