2020. urtean sartu garela ospatzen lehenak tabernen bueltan bilduko diren gautxoriak izango dira. Tabernatik tabernarako erronda honetan dantza eta parranda giroan murgilduko direnentzako, plazan ere ez da musikarik faltako. Goizaldeko 1:00etik aurrera, Iñaki Musik Dja izango da frontoian. Usurbilgo Udalak antolaturiko saiorako sarrera doakoa izango da urtero moduan.
Mendi gainean topa
Gautxoriek kalean, parranda giroan eman zioten ongi etorria 2019ari joan den urtarrilaren lehenean. Baina izan zen goiz oheratu eta biharamunean mendirako bidea hartu zuenik ere. Ikusi bestela urteberri egunez, Andatza gainean bildu zen ondoko koadrila. Denborarekin sustraitzen doan ohitura zalantzarik gabe. Goizeko 10:00ak aldera jartzen dute biltzeko hitzordua aterpe inguruan. Aurten ere ziur, bat baino gehiago elkartuko da bertan.
Argazkia: Iñaki Bengoetxeak helarazitakoa.