Asko "Usurbilen bizi, herrian erosi" zioten Hurbilagoren kamiseta laranjak soinean zituztela, herri merkataritza eta ostalaritza bizi baten aldeko atxikimendu argia erakutsiz. Geroz eta gehiago dira baita, urtez urte mozorrotuta parte hartzen dutenak; txanogorritxu eta otsoa ikusi ditugu, mahats aleak lasterka bizian, erloju ibiltari bat...
Herri bizi baten alde Hurbilagok antolaturiko lasterketa jai giro betean ospatu da. Lasterketa jendetsu eta koloretsua izan da hamargarren edizioa, ondoko irudietan ikus dezakezuenez.