Udal diru-laguntzen deialdietara eskabideak aurkezteko epea aurreratzearekin, "prozedura guztia aurreratuta, elkarteek diru-laguntzak lehenago jasotzea da helburua" Udalaren esanetan. Aipatu tartea, laster batean zabalduko dute. Datorren astean bertan izan liteke, deiadion oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aurrera.
Deialdiaren arabera, eskabideak aurkezteko epea motzagoa edo luzeagoa izango da. 20 egun balioduneko tartea egongo da, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako edota igogailuak instalatzeko laguntza deialdien kasuan. Baita norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzen kasuan ere. Alor honetakoak dira, Gizarte Ongizateko, ingurumen, kirol, kultura eta nekazaritza zein abeltzaintza eremuetako diru-laguntza deialdiak.
Zenbait laguntza eskatzeko epea, udazkenera arte
Irailaren 30era arteko epea izango dute aldiz, hutsik dauden Usurbilgo lokalen batean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duen ekintzaileari lokalaren alokairua diruz laguntzeko deialdian parte hartu nahi duten interesdunek baita Hasiz Hazi beka deialdikoek ere. Hasiz Hazi bekari esker gogoan izan, Kabiene elkarlan gunean diruz lagundutako urtebeteko egonaldia egiteko aukera izango da.
Azkenik, hilabete gehiagoz, urriaren 30era arte luzatuko da norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko deialdian parte hartzeko epea.