Diskofestarekin itxiko dute Gabonetako Haur Parkea larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 3a, 10:37

Usurbilgo Udalak antolatu eta Oiardo Kiroldegian kokatu duten Gabonetako Haur Parkea, 11:00-13:00 artean eta 16:30-19:30 artean irekiko dute larunbatean (hilak 4) azken aldiz.

Ostiral iluntze honetan ere jostalariz bete da Usurbilgo Udalak antolatuta, Oiardo Kiroldegian kokatua dagoen Gabonetako Haur Parkea. Parkeak bigarren eguna bete du ostiral honetan, larunbatean itxiko dute diskofesta handi batekin.

Usurbilgo Udalak antolaturiko jostaleku handia 2-12 urte artekoentzat zabalik dute hiru egunez Kiroldegiko erabilera anitzeko pistan. Hiru eremuetan banatuta; 2-6 eta 6-12 urte artekoentzako txoko bana izango du jolastokiak eta hirugarren bat guztientzako partekatua.

Gabonetako Parkea
Egunak: 
urtarrilak 2, 3 eta 4.
Ordutegia: 11:00-13:00/16:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Guneak:
-2-6 urte artekoentzat: margolarien gunea, ludoteka psikomotrizitateko aparailuekin, puzgarriak.
-6-12 urte artekoentzako gunea: puzgarriak, ohe elastikoak.
-Guztientzako gunea: saskia, futbolina, haize mahaia, egurrezko 10 joko.
-Tailerrak adin guztientzat.
-Urtarrilaren 4an, Diskofesta parkearen itxieran.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.