Haurren gurari anitz bildu dituzte erregeen postariek

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 5a, 14:29

Erregeei aurre hartuz heldu dira goizean postariak frontoira. Pilotalekura heltzerako zain zituzten gaztetxoak, idatziz nahiz ahoz Meltxor, Gaspar eta Baltasarri oparien zerrenda helarazteko prest. Frontoiko oholtza gainera igota postariei berri eman diete haurrek erregeentzako zituzten eskari guztiak. Ez dute lanik faltako gaur gauean.