Bidelagun gaztetxo eta helduez inguratuta egin dute erregeek herri barruko bira

Urdaiagatik behera abiatu, Santuenea zeharkatu eta heldu dira erregeak Bizkarretik behera herri erdigunera. Bidelagun gazte eta helduekin batera egin dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek Eguzkitzaldea, Munalurra edota Atxegaldeko bira. Antortxeroek ezin hobeto babestu dituzte bide osoan zaldi gainean Usurbila heldu berri diren erregeak.