"Bi paketeri zerien usainaren ondorioz, postetxeko langileek Ertzaintzara deitu zuten, eta honek hartzailea identifikatzeko operatiboa ezartzea erabaki zuen", azaldu du ohar bidez Ertzaintzak. Eguerdiko 12:00etan, "kale-jantzian zeuden hainbat baliabide jarri ziren postetxearen inguruan. Zaintza-dispositiboak ikusi zuen bikote bat iritsi zela furgoneta batean postetxera, eta furgoneta aparkatu ondoren gidaria jaitsi eta bulegora sartu zen. Behin barruan, bi pakete susmagarriak hartu zituen, eta, ondoren, furgonetara itzuli zen. Furgonetan alde egitera zihoala geldiarazi zuen patruila batek, eta bi bidaiariak identifikatu zituen".
Ertzainek susmagarritzat jo zutenari bi paketeak zabaltzeko eskatu zioten. "Barruan hainbat marihuana-kukulu, guztira 600 bat gramo, bi lanpara eta landareak hazteko beste hainbat elementu zeuden".
Egoera honen aurrean, ertzainek 34 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, "substantzia estupefazienteekin trafikatzea leporatuta. Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko izapideak egitera, jarraian epailearen aurrera eramateko".