Urteko lehen odol ematea, astelehenean

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 9a, 08:04

Bi hilean behin lehen astelehenetan izaten den odol ematea astebete, urtarrilaren 13ra atzeratu dute, hilaren 6a jai eguna izan baitzen.

Guztiok bizitzeko behar dugun odola emateko 2020ko lehen hitzordua, urtarrilaren 13rako deitua du Odol Emaileen Elkarteak. Izatez bi hilero lehen astelehenetan finkatu ohi dute hitzordua, baina hilaren 6a egokitzen zenez astebete atzeratu dute. Datorren odol emate saioa beraz, hilaren 13an, ohi bezala, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.

Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiago:
donantes2punto.eus
943 31 70 91