Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia” ipuin-bildumaz irakurketa-solasaldia Kattalin Minerrekin

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 9a, 08:44

Udal liburutegiak urtarrilaren 22rako antolatu duen irakurketa-solasaldian aztertuko den liburuaren aleak eskura ditzakezue aurrez Sutegin bertan.

Urtarrilaren 22an 19:00etan Sutegi udal liburutegian, liburutegiak berak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako irakurketa-solasaldia ospatuko da. Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia” ipuin-bilduma aztertuko da ikuspegi feministatik, Kattalin Miner kazetari eta idazleak bideratuko duen saioan. Liburuak eskuragarri dituzue Sutegin.

Joxan Artze gogoan
Sortzaile usurbildarra zendu zela bi urte beteko diren egunotarako Joxan Artze omentzeko bi ekimen iragarri ditu Usurbilgo Udalak; batetik, hilaren 17ra arte hitz batzuk idatziz eskaintzeko aukera izango da Sutegi udal liburutegian izango duzuen liburuan. “Idatzi txiki bat, poema bat, Joxan gogoan bihotzetik ateratzen zaigun hori idatzi ahal izango dugu bertan”. Horrekin batera, epe berean, Artzeren liburuak jarriko ditu ikusgai udal liburutegiak.