Xua Gurasoekin Etxera

Xuaren urtebetetze eguneko "Motxilak gora!" ikuskizunerako sarrerak salgai

Xuak 3 urte bete eta jada aske behar zuten arren, gugandik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean dituen guraso Olatz Lasabagaster eta Patxi Urangarengandik bananduko duten urtarrilaren 19rako "Motxilak gora!" ikuskizuna antolatu dute Sarek eta Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak. Sarrerak aurrez eskura ditzakezue sare.eus bidez.

Urtarrilaren 19an 11:30etan Donostiako Atano frontoian, Xuak hiru urte beteko dituen egunerako antolatu dute hitzordua Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak eta Sarek. "Urtarrilaren 19an Xuari zorionak zuri kantatuko diogu Atanotik", iragarri zuen Porrotxek, Sarek deituta haur motxiladunen alde abenduaren 28an Donostian egin zen manifestazioaren amaieran.

"Gora motxilak!" izeneko hitzorduaren gaineko zenbait xehetasun iragarri zituen Porrotxek. "Pailazo eta musikariak soilik ez, protagonistak herrialde guztietako eta adin guztietako haur motxiladunak izango dira". Ekitaldirako sarrerak sare.eus atarian jarri dituzte salgai. "Hartu azkar, agortuko dira eta denak!", gogorarazi zuen Porrotxek.

"MOTXILAK GORA!" IKUSKIZUNA
Eguna: urtarrilak 19, igandea.
Ordua: 11:30.
Tokia: Donostiako Atano pilotalekua.
Sarrerak: 6 euro aurrez, 8 euro egunean bertan. 0-2 urte artekoek doan. Sarrerak aurrez sare.eus bidez eskura daitezke.
Informazio gehiago: sare.eus
Antolatzailea: Sare.