Usurbilgo Txosna Batzordearentzako izena proposatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 10a, 07:22

Izen bat jarri nahi diote Usurbilgo Txosna Batzordeari eta horretarako bilguneko kideek parte hartze prozesu bat abiatzea erabaki zuten urte amaieran. Ostiral hau duzue, urtarrilaren 10a, herriko taberna ezberdinetan izango dituzuen kaxetan izenak proposatzeko. Gaueko 22:00etan bilduko da Usurbilgo Txosna Batzordea Potxoenean. Besteak beste, gaur arte jasotako izenen bilduma egingo dute.

Azken urteotako herriko jaietan indartzen joan da bilgune gisa, bai festetarako egiten zuen eskaintzari dagokionean, eta haien ekimenen parte hartzea ere hazten joan da. Baina ez du izen propiorik; Usurbilgo Txosna Batzordea hitzokin ezagutzen dugu, txosna batzorde gisa. Bilguneko kideek izena jarri nahi diote. Hautaketa lanetarako parte hartze prozesua iragarri dute; herriari laguntza eskatu nahi diote. Abenduaren 20tik urtarrilaren 10era arte, Aitzagan, Txiribogan, Txirristran eta Zendoian izena hautatzeko kaxak jarriko dituzte. Edonork proposa dezake izen bat, herritik sortuko da batzordearen izena. Izen berriaren aurkezpena aldiz, urtarrilaren 31rako iragarri du Txosna Batzordeak.

Deialdi honen harira, herriko erraldoi txikiekin ondoko mezua zabaldu du aipatu batzordean Twitter bidez:

USURBILGO TXOSNA BATZORDEAREN MEZUA
Komunikatu honen bidez Usurbilgo Txosna Batzordeak azken bileretan hartutako erabakiei buruz jakinarazi nahi dizuegu. Txosna batzordeak ikur berri baten beharra zuela erabaki genuen, eta beraz, horri ekingo diogu. Horretarako prozesu parte hartzaile bat aurrera eramango dugu. Taberna ezberdinetan kaxa batzuk izango dira eta bertara edozeinek beraien izen proposamenak botatzeko aukera izango du. Izen hauetako bat izango da, txosna batzordearen izen eta ikurra. Beraz, ondo pentsatu! Lehen aipatu diren tabernak Aitzaga, Txiriboga, Zendoia eta Txirristra izango dira. Prozesu hau abenduaren 20tik urtarrilaren 10era arte izango da. Animatu! Jai herrikoien alde, gora Santixabelak!"

Twitterreko txio honen bidez zabaldu du txosna batzordeak aipatu mezu hau: