Gaurtik astelehenero berriz, 11 urte bete dituen Kantu Taldearen entsegu saioak

Azken asteotako jai egunen ostean, ohiko jardunera itzuliko da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea. Astelehenero ikastaroko saioekin, eta hileko azken larunbatean kantu-jirarekin plaza euskal abestiez blaitzera bueltatuko dira. 

11 urte bete ditu Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak! Asteotako etenaldiaren ostean, gogoan izan astelehenero biltzen segiko dute, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Hilabeteko azken larunbatean plazara itzuliko dira kantu-jirarekin. Datorren hitzordua, hilaren 25ean, 12:30etan Mikel Laboa plazan. Kantu-liburuxka hartuta plazara abestera irteteko aukera du edonork.

DATOZEN IKASTAROAK
Sexu heziketa tailerra DBH-ko ikasleen gurasoentzat
Datozen bi ostegunetan, urtarrilaren 16an eta 23an, 17:00-19:00 artean, ikastolako DBH-ren eraikin gorrian. “Maiz, sexualitatearen gaiari heldu nahi diogunean, gure gaztetxoek jada ez dute gurekin hitz egin nahi. Nola has gaitezke sexualitateaz hitz egiten? Zer helarazi nahi diegu? Nola komunikatu? Zer behar dute?. Bertaratu asmo duenak izena eman dezala aurrez sexuaholku@usurbil.eushelbidera, edo 697 919 516 telefono zenbakian.

Parekidetasun Sailaren ikastaroak
Bake Epaitegi atzeko lokalean (Kale Nagusia, 4) antolatu ditu ikastarook:
-Biodantza: urtarrilaren 13tik martxoaren 30era, astelehenero 15:30-17:00 artean, Elen Kortaxarenarekin. Izen emateko epea: urtarrilaren 9ra arte.
-"Amar desde la igualdad-construyendo vínculos afectivos de buen trato" ikastaroa ostegunero urtarrilaren 9tik apirilaren 2ra 17:00-19:00 artean Pepa Bojorekin (gaztelaniaz). Izen ematea: urtarrilaren 7ra arte. 

Informazio gehiago eta izen ematea doan: Parekidetasun Saila / 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus

KzGunera datozen ikastaroak
Urtarrilean 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Urtarrilak 13-15, 18:00-20:00 “Facebook zure Smartphonean”.
-Urtarrilak 21, 16:00-18:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urtarrilak 28, 18:00-20:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Urtarrilak 30, 16:00-18:00 “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Otsailak 3-14, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi". 
Informazio gehiagorako: Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net