Gure Eskuren Tripontzia zozketa urtarrilaren 20an

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 14a, 08:04

Inoizko sari potoloena zozketatuko du Gure Esku mugimenduak antolaturiko Tripontzia zozketak; urtarrilaren 20an banatuko dituzten 94.000 euro! Zozketarako txartela erosita, "Tripontzia: burujabetzara bidean" komiki digitala eskuratzeko beharrezko kodea eskuratuko duzue, eta sariak irabazteko aukera emango duen zenbaki bat. Usurbilgo Gure Eskuk hainbat guneetan ditu salgai boletoak.

"Aldaketa handiak herritar askoren erabakien ondorio izaten dira: erabaki txikiek egiten baitituzte aldaketa handiak posible. Zuk ere hartu dezakezu erabaki txiki bat, eta urrats handi bat egin edozeri buruz erabakitzea posible egiteko bidean. Erosi Tripontzia istorio sorta eta parte hartu 94.000 euroko zozketan!", luzatu du gonbita Gure Eskuk. 

"Ez galdu aukera"
Urtarrilaren 20rako inoizko sari potoloena zozketatuko du Gure Eskuk antolaturiko Tripontziak. 60.000 euroko sari nagusia eta diru kopuru baxuagokoak diren sari gehiago. Zozketan parte hartzeko txartelak erosi besterik ez dago. Usurbilen, herriko Gure Eskuren lan taldeak, guneotan jarri ditu salgai: Atxega Jauregian, Aitzagan, Zubietako Alamandegin, Artzabalen, Bordatxon, Bentan, Guria tabernan, Santueneko Gure Elkartean, Laukoten, Opil Goxon, Txiribogan, Txirristran eta Zendoian. "Oraindik ez badaukazu, garaiz zabiltza zure zenbakia eskuratu eta zozketan parte hartzeko! Usurbilen hainbat taberna eta kafetegitan duzu eskuragai. Ez galdu aukera eta lortu zure boletoa!", luzatu dute gonbita.

Txartelarekin batera, komiki digitala
Zozketarako txartela erosita, adi; txartelean bertan kode bat izango duzue. Kode honen bidez, "Tripontzia: burujabetzara bidean" izeneko komiki digitala ere eskuratu ahalko duzue. Txakur Gorria sortzaile kolektiboko kide Ane Labaka eta Nerea Ibarzabalek idatzitako 7 istorio biltzen ditu lan honek, Unai Gaztelumendiren ilustrazioekin batera. Pertsonaia ezberdinen bidez, erabaki txikiek burujabetzaren bidean duten garrantzia azpimarratzen dute istoriook. 

TRIPONTZIA ZOZKETA
Zozketa eguna: urtarrilaren 20a.

Sariak:
Lehen saria: 60.000 euro zenbaki eta serie sarituarentzat.
2.000 euro zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat.
Bigarren saria: 1.500 euro saritutako bigarren zenbakiaren serie bakoitzarentzat.
Hirugarren saria: 1.000 euro, saritutako hirugarren zenbakiaren serie bakoitzarentzat.

Informazio gehiago: 
tripontzia.eus
gureesku.eus