Bazkidetza kanpaina abiarazi du Usurbil Kirol Elkarteak

Usurbil Kirol Elkartea laguntzeko bazkidetza kanpaina abiarazi du eskubaloi taldeen bilguneak. Kuota baten truke, deskontu hainbat eta zozketetan parte hartzeko aukera izango dute deialdi honekin bat egiten dutenek.

Bazkide izanez Usurbil Kirol Elkartea lagundu nahi duenak kontra.usurbilke@gmail.com helbidera idatzi eta izen ematea eskatzen dute eskubaloi taldeen bilgunetik. Hori eginda, "gu jarriko gara zurekin harremanetan", iragarri dute. 

Zehaztu dutenez, "urteko 20 euroko laguntza ematea litzateke". Ordaindutako kuota honen truke, "Usurbil K.E.-ren bazkideentzat egiten diren zozketetan parte hartuko duzu, faseetarako bidaietarako deskontuak lortuko dituzu, salgai jartzen den erropan deskontuak izango dituzu,... eta garrantzitsuagoa dena, gazteen garapenean egiten den lanaren laguntzaile izango zara. Beraz, animatu eta eskerrik asko aldez aurretik".

Eskubaloia Kiroldegian
Urtarrilak 18, larunbata
Eskola Kirola
9:30
Alebin neskak:
Udarregi 5A-Udarregi 6D
Udarregi 6B-Udarregi 5B
11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran Txuria
12:30 Infantil mutilak, Diputazioko Torneoa: Udarregi A Usurbil-Aloña Mendi K.E.

Usurbil K.E.
16:45 
Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Egia 1
18:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Leizaran Lanbroa Taberna

Urtarrilak 19, igandea
11:45 
Errendimendu mailako alebin mutilak: Usurbil K.E.-Ereintza