Jada 500 izen emateren muga gainditu du Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probak

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 15a, 08:44

Antolakuntzak berri eman duenez, 500 izen ematera heldu da urtarrilaren 26ko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proba. Aldez aurreko inskripzio epeak irekia segitzen du kirolprobak.com atarian. 

Andatzari mendi bizikleta gainean itzulia ematen dion urteroko kirol probako antolatzaileek jada izena emana duten partaideei honakoa eskatzen die: "Egiaztatu zure inskripzioa eta dortsala, mesedez. Bide batez, gogorarazi behar dizuegu ondo burutu gabeko inskripzioak ezabatu egingo ditugula laster".

Horrekin batera, egunotan iragarri dutenez, "laster argitaratuko dugu ibilbidearen gaineko informazioa baina zenbait tokitan garbitu beharra dago oraindik. Oinarrizko ibilbide bat izango duzue (+/- 25 km eta 700 metro inguruko desnibela). Horrez gain, 4 luzapen, kilometro, zailtasun eta aldapa gehiago izango dituztenak. Gora lokatza eta biba zuek!".

Hilaren 24ra arte
500etik gora izen emate batu dituzten arren, aipatu moduan, urtarrilaren 26ko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako inskripzio epeak zabalik segitzen du kirolprobak.com atarian. Mendiko bizikleta gaineko probaren bederatzigarren edizioan parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako kirolariek izena aurrez emateko aukera dute oraindik hilaren 24ko gaueko 22:00ak arte. Prezioen berri hemen:
-Federatu gabeek: 22 euro.
-Federatuek: 20 euro.

Urtarrilaren 26an, proba egunean ere izena eman ahalko da, 8:45ak baino lehen antolakuntzaren mahaian, 30 euroren truke. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "14-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da".

Parte hartzaileei zuzenduriko antolakuntzaren oharra. "Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe", ohartarazi dute.

IRISASI BTT HOTZAK AKABATZEN
Eguna: urtarrilak 26, igandea.
Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Izen ematea: kirolprobak.com atarian. Mendiko bizikleta gaineko probaren bederatzigarren edizioan parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako kirolariek jada izena aurrez eman dezakete. Lau prezio ezberdin izango dira:
-Federatu gabeek: 22 euro.
-Federatuek: 20 euro.

Urtarrilaren 26an, proba egunean ere izena eman ahalko da, 8:45ak baino lehen antolakuntzaren mahaian, 30 euroren truke. Antolakuntzak ohartarazi duenez, "14-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da". 
Antolatzailea: Irisasi BTT.