EROSKOPOA

Urtarrileko EROskopoa

Puntapaxeko sorginak urtarrileko EROskopoa igorri digu. Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES

Urte berrirako asmo on pilo bat duzu, baina ez dituzu zertan denak batera egin beharrik. Hileko aholkua: Izan zaitez zure buruarekin zintzoa: ez baduzu inoiz joan behar, ez atera kiroldegiko bonua!

 

TAURUS

Sobratutako turroi eta polboroiak jaten segitzen duzu, baina gauza bat jakin behar duzu: gabonak bukatu dira! Hileko aholkua: Kendu behingoz gabonetako apaingarriak eta hasi danborrada entseatzen!

 

GEMINI

Maitasuna aurkituko duzu uste ez duzun toki batean eta hormonak dantzan jarriko zaizkizu. Adi begi urdin horrekin! Hileko gomendioa: Badaezpada ere beti azpiko arropa garbiarekin atera.

 

CANCER

Txotx garaia abentura sasoia izango da zuretzat. Kupeletik kupelera gero eta lagun gehiago egingo dituzu, eta baita balantza gehiago ere. Hileko aholkua: Utzi sagardo pixka bat besteentzat!

 

LEO

Urtarrileko aldapa zaila izango da, baina oraindik zailagoa izaten da Troiakoa igotzea. Diruak erraz ihes egingo dizu, baina gutxienez forman jarriko zara. Hileko aholkua: Atera ezazu txandala armairutik!

 

VIRGO

Sormena, talde-lana eta zure dohainak sustatzen duen zerbait egiten hasiko zara. Usurbilgo kantu-jirakoekin abestea ideia ona da, adibidez. Hileko aholkua: Kantatu egin behar da, ez garrasi.

 

LIBRA

Kirola egiten hastea ondo dago, baina ezer ez egitetik Irisasi BTT Hotzak Akabatzen lasterketan parte hartzera tarte handi samarra dago. Hileko aholkua: Semearen trizikloak ez du balio horretarako!

 

SCORPIUS

Aste pare bat zoaz lanean baina dagoeneko apirileko oporrekin ari zara amesten. Beharbada bada ordua errutina alde batetara utzi eta betidanik egin nahi duzun hori egiteko. Hileko aholkua: Bidaia agentzia bat ireki eta akabo arazoak!

 

SAGITARIUS

Toki berriak ezagutzeko gogoa izango duzu, baina horretarako ez duzu Txina edo Finlandiara joan beharrik. Hileko aholkua: Arratzaingo paseoak ez dio batere inbidiarik munduko edozein txokori!

 

CAPRICORNIUS

Kontuz hanka non jartzen duzun, hilabete honetan trakets samar ibiliko zara eta txorkatila okertzeko arrisku handia izango baituzu. Hileko aholkua: Dema-plazan takoiekin ez ibili!

 

AQUARIUS

Azkenean ausartuko zara bikotea aurkitzeko aplikazio horretan izena ematen. Sexua topatuko duzu, baina maitasuna… Baina SEXUA BAI! Hileko aholkua: Ez jarri gezur gehiegirik zure profilean.

 

PISCIS

Denbora gehiago hartu behar duzu zuretzat: bainu bat hartu kandelen argipean, erriberatik paseo bat eman, Monte Igeldoko montaña suizan ibili... Hileko aholkua: Esan denei katarroarekin zaudela eta allakuidaus!