Arrauna, trinketa, eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 17a, 08:37

Herriko kirol taldeak jardunaldi berri baten atarian dira. Eskubaloi partidak izango ditugu Oiardo Kiroldegian, Usurbil F.T.-koenak Haranen. Baina ezohiko hitzordu gehiago ere bai; arraun kontuak errioan. Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa igandean Aginagatik Oriora, Orian. Pagazpek bestalde, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du larunbatean. Lerrootan dituzue xehetasunak.

PAGAZPE, TRINKETEKO FINALEAN
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira larunbatean (hilak 18), 18:00etan Iruran. Pagazpe elkarteko Enrike Huizi, Hernaniko Alvarezekin lehiatuko da.

ARRAUNA ORIAN
Arraunerako lehiatokia izango dugu errioa igande honetan (urtarrilak 19). Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Orian, goizeko 10:30etan hasita. Aginaga izango du abiapuntua eta Orio helmuga. 

Proba bi modalitateetan ospatuko da. Batetik, 4.000 metrokoan parte hartuko dute arraunlari gazteenek, 6.000 metrokoan arraunlari helduagoek. Ia 5 kilometroko luzeera izango duen 4.000 metroko saioan, infantil eta kadeteen mailako taldeak lehiatuko dira. Sarikolan abiatuko dute proba, eta Orion izango dute finkatua helmuga. 6.000 metroko saioko parte hartzaileek aldiz Mapil paretik abiatuko dira. Jubenil eta absolutu mailako arraunlariek parte hartuko dute.

Orioko Karkara herri aldizkariak zehaztu duenez gainera, beste modalitateetako ontziak ere parte hartzekoak dira, txapelketatik kanpo.

FUTBOLA HARANEN
Urtarrilak 18, larunbata
10:00
Alebin mutilak:
Udarregi 6B-Udarregi 6A
Udarregi 5A-Urnieta
11:15 Infantil neskak: Udarregi Usurbil F.T.-San Ignacio
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Billabona

Urtarrilak 19, igandea
09:30
Alebinak 2008: Usurbil F.T.-Tolosa CF
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Billabona

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urtarrilak 18, larunbata
Eskola Kirola
9:30
Alebin neskak:
Udarregi 5A-Udarregi 6D
Udarregi 6B-Udarregi 5B
11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran Txuria
12:30 Infantil mutilak, Diputazioko Torneoa: Udarregi A Usurbil-Aloña Mendi K.E.

Usurbil K.E.
16:45 
Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Egia 1
18:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Leizaran Lanbroa Taberna

Urtarrilak 19, igandea
11:45 
Errendimendu mailako alebin mutilak: Usurbil K.E.-Ereintza