"Zorionak zuri" abestuz zoriondu dute urtebetetze egun berezia bizitzen ariko den Xua Lasagabaster Uranga. 3 urte bete ditu igande honetan. Espainiako legediak behartuta, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zuten bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangarengandik urrunduko dute.
Usurbila etorriko da eta amona Mari Karmen Anzarekin biziko da. Aurrerantzean, Valentziako Picassenteko espetxean dituen gurasoak bisitatzeko 1.200 kilometroko joan etorria egin beharko du Xuak. Xua gurasoekin etxeratzea eskatu dute beste behin usurbildarrek, igande iluntze honetan Eguzkitza auzoko euskal presoak euskal herriratzeko muralaren parean egin duten elkarretaratze berezian.
Ondoko irudiotan ikus dezakezuen talde argazkia atera dute, hilabeteotan ezagun egin den ixa erraldoia eskutan, Olatz eta Patxiren argazkiekin eta "Xua Gurasoekin Etxera" aldarri ezagunaren bueltan. Xabier Aranburuk bertsoak kantatu ditu, eta hilabeteotan herri ekimenaren soinu banda lanak egin dituen abestia kantatu dute.