Gaurko agerraldian eskaera sorta luzatu dute: Zapatero eta Raxoiren lan erreformak bertan behera uztea, 2011 eta 2013ko erreformetan onetsitako pentsio murrizketak indargabetzea, pentsioen inguruko beste neurri batzuk aldarrikatzea, Eskubide sozialen bermea eta Lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioa aldarrikatu dituzte.
Grebarekin bat egitea eskatu dute ELA eta LAB sindikatuek, “arrazoiak soberan daudelako, eskualdeko langile guztiei urtarrilaren 30an enpresak hustu eta kaleak betetzeko eskatzen diegu lan, pentsio eta bizitza duinaren alde”.
Bideoaren egilea: Aiurri.