Santa Ageda bezperako ekitaldira begira Kantu Taldea

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 27a, 08:06

Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak Gure Pakea Elkartearekin batera iaz egin zuen kalejira.

Aurreko larunbateko kantu-jiraren ondotik, otsailaren 4ko ospakizunei begira da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea. Hitzordu honen aurretik, asteleheneroko ikastaroko bi saio izango dituzte Agerialden.

Asteleheneroko ikastaroan bilduko da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea gaur (urtarrilak 27) 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. 11 urte bete berri dituen bilgunea, otsailaren 4an ospatuko duten kopla saioari begira da jada. Astebete barru, Santa Ageda bezpera egunez plazara irtengo dira iaz bezala, koplak abestera. Egun berean, ikastetxeak batuko zaizkie herriko kantarien plazaratze horretan; Udarregi Ikastola eta Aginaga zein Zubietako Eskolak.

SANTA AGEDA BEZPERAKO OSPAKIZUNAK
Otsailak 4, asteartea
Kantu Taldea
19:00
Agate Deunaren bezperako kopla saioa herrian zehar.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

Zubietako Eskola

10:45 Santa Ageda eskean irtengo dira Zubietako Eskolatik.


Aginagako Eskola
14:30 Santa Ageda eskean irtengo dira Aginagako Eskolako kideak.

Udarregi Ikastola
14:30 DBHko ikasleak herrian zehar ibiliko dira.
15:00 Udarregi Ikastolako kideak kalez kale irtengo dira abestera.
16:00 Ikasleak frontoian elkartuko dira.