Urtarrilaren 30eko greba orokorra

Nabariko da greba, eguneroko zerbitzu anitzetan ere

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 29a, 09:29

Udal zerbitzuetan, ikastolan, industriaguneetan, saltokietan edota garraio zerbitzuetan nabariko da lan, pentsio eta bizi duinen alde ostegun honetarako deitua dagoen greba orokorra. Lerrootan bildu ditugu xehetasunak.

Usurbilgo Udalak bat egin du osteguneko greba orokorrarekin eta eten egingo dira udal zerbitzu ia denak. Gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte guztiz etengo ez diren udal sailetan. Udarregi Ikastolan ere nabariko da lan uztea, langileek asanbladan grebarekin bat egitea erabaki ostean. Industrian edo herri merkataritzan ere bai, eremuotan ere greba deialdiarekiko atxikimenduak bildu baitira.

Eusko Jaurlaritzak kudeaktzen dituen zerbitzuetarako bestalde, aurreko greba deialdietako gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu hilaren 30erako; %30 garraio zerbitzuetan, ospitaleetan jai egunetako zerbitzua, anbulatorioetan larunbatetakoa, ikastetxe ez unibertsitarioetan bi langile gutxienez eta EHUn bat, larrialdietan ohiko zerbitzua, adinekoen zentroetan %50a (%10 gehiago otorduetan). Greba deitu duten sindikatuek, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkotzat jo eta milaka langile greba eskubiderik gabe utziko dituela salatu dute.

USURBILGO UDALA
Grebarekin bat egingo duten zerbitzuak:
- Udaletxea eta gainerako udal-eraikinak (Oiardo Kiroldegia, Sutegi, Potxoenea eta gizarte zerbitzuak).
- Garbitania: etxeetan, ez da organikorik jasoko ostegunean, eta industria eta komertzioetan, ez da ez errefusik ez organikorik jasoko.
- Taxi busa.
- Artzabalgo eguneko arreta.
- Etxez etxeko zerbitzuan, garbiketakoek.
- Arrate, Artzabal eta Santueneako jubilatuen elkarteek.
- Usurbilgo Lanbide Hastapena.
- Zirimara.
- Artzabal taberna.
- Hurbilagoko kide guztien tabernak eta dendak.

Gutxieneko zerbitzuak:
- Udaltzainak.
- Santueneko jubilatuen taberna.

Ohi bezala funtzionatuko dute:
- GSR-ren Kalezarko eguneko zentroa.
- Etxez etxeko zerbitzuan, laguntza pertsonalekoek.

UDARREGI IKASTOLA
Ikastolako eta Haur Eskolako langileek greba egingo dute; garraio, goizeko zaintza eta jangela zerbitzurik ez dela egongo berri eman dute ikastolatik. Zirimararen saiorik ere ez. "Ikastolak bere ateak zabalduko ditu, Dekretuak ezarritako zerbitzu minimoak eskaintzeko, Ikastetxeetan, minimo horiek izanik, ikastolako ateak irekitzea eta bertaratu nahi duten ikasle horien segurtasun - baldintzak eta zaintza bermatzea. Hori dela eta, eraikin bakoitzean langile bat egongo da bertaratzen direnen harrerarako".

NOAUA!
Grebarekin bat egin du baita. Ez da jendaurreko zerbitzurik eskainiko. Grebaren berri ematera mugatuko gara web orrialde eta sare sozialen bidez.

GARRAIO ZERBITZUAK