Damaxo Lizasok egin ditu bozeramale lanak. Deialdiarekin bat egiteagatik eskerrak eman dizkie bertaratu direnei. "Egin ezin litekeena da etxean egon eta ai, ez didate ezer ematen eta... Nahiago ez baliote ezer emango! Zertarako daude etxean?". Pentsiodunekin batera, gazteak eta helduak batu dira gaurko elkarretaratzean. Gazteengan ipini du arreta Lizasok: "gurea eginda dago. Guk ahal dugun artean bizi eta kito. Baina gazteak ez badira mugitzen, gero egingo duzue negar asko eta alper-alperrik".
Erresidentziaren premia ere nabarmendu dute. Gauzak ondo, martxoan hasiko dira egoitza berria eraikitzen Kalezarren.