Euskal Herriko 12. Mus Txapelketa, eskubaloi eta futbol neurketak, asteburuko kirol agendan

Karta jokoarekin abiatuko da kirol hitzorduen asteburua. Herriko kirol taldeen neurketekin segiko du. Euskal Herriko 12. Mus Txapelketako Usurbilgo sailkatze proba jokatuko da ostiral honetan, urtarrilaren 31n, 22:00etan Aitzagan. 21:30etan irekiko dute izen ematea. Larunbatean, futbol neurketak Haranen eta eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian.

EUSKAL HERRIKO 12. MUS TXAPELKETA, USURBILGO SAILKATZE PROBA
Herri mailako kanporaketa:
-Urtarrilak 31, 22:00 Usurbilgo Aitzaga Elkartean.
Oharra: izen ematea 21:30etan irekiko dute. Prezioa: bikoteko 20 euro.

Herrialde mailako finalak:
-Gipuzkoakoa otsailaren 29an Segurako Baratze frontoian 15:00etan. Sariak: txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...

Euskal Herriko finala:
Zigoitiako Gopegin martxoaren 14an.
Sariak:
-Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
-Txapeldun ordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
-3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
-4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
-5. eta 8. postu artean sailkaturiko bikoteak: 250 euro.
-9. eta 16. postu artean sailkaturiko bikoteak: 100 euro.

Informazio gehiago: ehmus.eus
Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.

FUTBOLA HARANEN
Otsailak 1, larunbata
9:30 
Infantil neskak: Usurbil F.T.-Zarautz KE
10:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT “A”-Ostadar SKT “A”
12:15 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Danena KE “A”
15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Ordizia
Oharra: erregionalek ere partida jokatuko dute. 

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Otsailak 1, larunbata
12:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bergara K.E.
12:30 Infantil mutilak, Diputazioko Torneoa: Udarregi A Usurbil-Amenabar D ZKE
17:30 Senior mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Laubide Jatetxea Legazpi