"Ploey: ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo", haurrentzako zinea euskaraz igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 1a, 08:06

Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin batera antolaturiko euskarazko zine zikloaren hitzordu berria otsaileko lehen igande honetan, hilaren 2an 17:00etan Sutegin: "Ploey: ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo" ikus-entzunezkoa proiektatuko dute kultur etxeko auditorioan.

Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak negu parte honetarako haurrentzat antolaturiko euskarazko zine zikloa azken txanpara hurbiltzen doa pixkanaka. Azaroan abiaturiko zikloko hurrengo hitzordua, igande honetan (otsailak 2) arratsaldeko 17:00etan Sutegiko auditorioan. Sarrera 3 eurotan eskuratu ahalko da egunean bertan. "Ploey: ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo" proiektatuko dute. 

EUSKARAZKO ZINE ZIKLOA HAURRENTZAT
Eguna: otsailak 2, igandea.
Ordua:
17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.