Egunean zehar, inauteri festak ikastetxeetan:
Aginagako Eskola
15:00 Txaranga osatu eta kalejira egingo dute Aginagan barrena. Geldialdietan, dantza eta kantu saioak.
Zubietako Eskola
15:30 Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.
Udarregi Ikastola
10:15 HHkoen festa Usurbilgo frontoian. Giro euritsua bada, Oiardo Kiroldegian.
11:00 LHko ikasleen desfilea herrian barrena. Bi ibilbide osatuko dituzte:
-Udarregi Ikastola, Atxegalde, Usurbilgo Udala, Kale Nagusia, Errekatxiki kalea, Puntapax kalea, Bordatxoko biribilgunea eta Oiardo Kiroldegia.
-Udarregi Ikastola, Bordatxoko errotonda, Bordaberri kalea, Aliproxeko biribilgunea, Kalezar, Puntapax kalea, Bordatxoko biribilgunea eta Oiardo Kiroldegia.
11:45 DBHko ikasleen ikuskizuna Kiroldegian. LHkoak ikasle moduan bertan izango dira.
15:30 LHko ikasleen “Gure esku ez dauden gauzak” ikuskizuna Kiroldegian.
Oharrak:
-Kiroldegirako sarbidea futbol zelai aldeko atetik izango da. Ikuskizuna baino 20 minutu lehenago irekiko da atea.
-Kiroldegiko ikuskizunerako ikasle bakoitzak sarrera bat izango du etxera eramateko. Horrez gain, Kiroldegiko sarreran txartelak banatuko dira emanaldia ikustera sartu nahi dutenentzat.
Arratsaldean Usurbilen, Orbeldi D.T.-ren emanaldia:
19:15 Luzaideko konpartsaren kalejira.
20:15 Luzaideko Bolantak frontoian.