Zirimarako lagunen proposamena izan baita aurtengo hautatua: dantza da, otsailaren 22an Usurbilen ospatuko dugun Inauteri Festa egunerako mozorrotzeko gaia. Bi aste eta erdi baino ez dira geratzen. Prestatzen hasi! Kontzertuak, dj ibiltaria, jolasak... denetarik izango dugu eragile ezberdinen arteko elkarlanez antolatu den 2020ko Inauteri Festan. Ikastetxeen ospakizunek girotuko dute bezpera, Orbeldi Dantza Taldeak prestatu duen kalejira eta ikuskizunarekin batera.
Aipatu moduan, Zubieta izango da halere mozorrotzen lehena. Otsailaren 15ean Lasarte-Oriarekin senidetuko duten Euskal Inauteriak ospatuko dituzte. Hemen gaurkoz jaso ditugun ekitaldi guztien egitaraua:
INAUTERIAK 2020
Otsailak 15, larunbata
16:30 Zubietako plazan ekitaldia.
Ondoren, Zubietatik Okendora kalejira.
17:00 Desfilearen hasiera kalejira Lasarten barrena.
19:00 Senidetzea, dantza eta suaren ekitaldia.
Amaitzeko, txokolate jana Okendo plazan.
Oharra: eguraldi txarrarekin, festa 17:30etan Oriarten.
Otsailak 21, ostirala
Egunean zehar, inauteri festak Udarregi Ikastolan, Aginaga eta Zubietako Eskoletan.
Usurbilen:
19:15 Luzaideko konpartsaren kalejira.
20:15 Luzaideko Bolantak frontoian.
Otsailak 22, larunbata: Inauteri Festa Usurbilen
12:00 Familia plana Zirimarako kideekin, Mikel Laboa plazan.
12:30 Kalejira Gaztelekuko herensugearekin, Burrunbazale txarangarekin. Azken dantza frontoian.
16:00 Karaoke festa eta bingoa Gaztelekuan.
18:30 Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
00:00 Dantza festa Iñorkinak eta Kilimak taldeekin.
Elkarlanean: NOAUA! K.E., Usurbilgo Udala, Orbeldi D.T., Zirimara taldea, Usurbilgo Gaztelekua eta Aztarrika Gazte Asanblada.