"Guk nahi genuke oraintxe bertan denok ondo bizitzea, aire garbia arnastu eta erraustegia kentzea"

LH eta HH-ko ikasleek kalejiran egin bezala, sortu dituzten koplekin borobildu dute frontoian, bazkalosteko kalejira. Koplatan eta dantzan!

Usadio zaharrak denborarekin berritzen doazen adibide argia aurkitu dugu Santa Ageda bezpera honetan Usurbilgo frontoian. Kalejiren ostean, azken emanaldia eskaini dute bertan Udarregi Ikastolako HH eta LHko ikasleek. Koplatan egin dute, eta taldetxo bat ere bitartean dantzan ere aritu da, aldarrikatzailea izan den ekitaldian.

Kalejiran eta gerora frontoian bertan, hainbat eskaera eta aldarri plazaratu dituzte LHko ikasleek. Bat pil-pilean duguna. Hala abestu dute: "Guk nahi genuke oraintxe bertan denok ondo bizitzea, aire garbia arnastu eta erraustegia kentzea".

Ohi den moduan, frontoia goraino betea zela eskaini dute emanaldia.