[IRUDITAN] Lurra gogotik esnarazi zuten Santa Ageda bezperako ospakizunek

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 6a, 08:00

Makila gogotik joz lurra ere gogotik astindu zuten Santa Ageda bezperako kalejiretako parte hartzaileek. Udarregi Ikastolak, Zubieta zein Aginagako ikastolek egunean zehar, eta Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak iluntzean ospaturiko kantu eskeak irudiotan bildu genituen. Baita joan den igandean Zubietako Zortzitan Bertso Eskolak Zubietan barrena eginiko saiokoak ere.