Zubietako erraustegia

Erraustegiari lotutako ekimen zikloa antolatu du Aztarrika Gazte Asanbladak

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 6a, 10:37

Inposaturiko erraustegiari erantzuteko mendi martxa, hitzaldia edota Inauteri Festa egunerako ekimena iragarri ditu Aztarrika Gazte Asanbladak.

"Gazteok ere erantzuna eman nahi diogu herrian inposatu diguten erraustegiari!", iragarri du Aztarrika Gazte Asanbladak sare sozialen bidez. Erantzuteko ekimen zikloa iragarri du, abiatu dugun otsaila honetarako. Hasteko, mendi martxa larunbat honetan bertan (otsailak 8) 9:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Erraustegiak ezkutuan duenaz hitzaldia iragarri dute hilaren 15erako Sutegin. Eta astebete beranduago ospatuko dugun Inauteri Festan plazaratuko duten karrozari segitzeko deia zabaldu dute. Prestaketa lan betean dira. Iragarri dutenez, Dj ibiltari batekin garraiatuko dute karroza berezi hau. Eta gerora frontoian "performance" berezia eskaintzekoak dira Aztarrikako kideak.

DEIALDIEN EGITARAUA
Otsailak 8, larunbata
9:30 Mendi martxa Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Otsailak 13, osteguna
20:00 Olaia Inziarte bakarlaria Mikel Laboa plazan.

Otsailak 15, larunbata
11:00 Hitzaldia Sutegin: "Zer du erraustegiak ezkutuan?".

Otsailak 22, larunbata
18:00 Inauteri Festako karrozari segika, gazteok Aztarrika! Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.

Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.