Bidegorri sarea handituz doa

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 7a, 12:52

Pikaola eta Murkaiku arteko bidegorria egiteko lanak martxan dira. Ekipamendu hau burutu ahal izateko, Udalak Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bat jasoko du. 

Pikaola inguruan joan etorrian dabiltzanak jabetuko ziren. Duela astebete hasi ziren Murkaiku arteko bidegorria egiten. Udal iturriek aditzera eman dutenez, beste bi hilabetez luzatuko dira lanak.

 

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

"Ekonomia zirkularra oinarri hartuta, eraikuntzetatik birziklatutako materialak erabiliko dira", udal iturriek aditzera eman dutenez. Eta honi esker, Eusko Jaurlaritzak 80.000 euroko dirulaguntza emango dio Usurbilgo Udalari. "Hasieran, 142.500 euroko kostua zuten lanek, baina laguntza horrekin, erdia baino pixka bat gehiago aurreztuko du Udalak". 

 

2,5 metroko zabalera

Oinezkoentzako eta bizikletentzako 2,5 metroko bidegorria egingo du Orsak, euri-urak jasotzeko arekarekin.