Baratze zaintzari lotutako hitzaldi zikloa asteartetik ostegunera Potxoenean

Hazi Fundazioak Europar Batasuneko FEADER funtsarekin batera finantzaturiko baratzea zaintzeari buruzko hitzaldi sorta antolatu du aste honetarako Potxoenean.

Astearte honetan abiatuko dira erdaraz eskainiko diren saioak:

Otsailak 11, asteartea
15:00-17:00 Pipermina hazteko sistema mistoa. 2019ko esperientziaren emaitzak, koko-zuntzarekin. Jorge Arizmendi (ABELUR).
17:00-19:00 Piperminaren birosiaren arazoa. Santiago Laregla/Mikel Ojinaga (Neiker)
Matrikula: doan.

Otsailak 12, asteazkena
15:00-17:00
Txertakak tomate-hazkuntzan. DeRuiter enpresako hizlaria.
17:00-19:00 Klimaren eta hidroponiaren erabilera tomate-hazkuntzan. Paco Martin.
Matrikula: doan.

Otsailak 13, osteguna
15:00-17:00
Zorriaren kontrol biologikoa. Julian Giner.
17:00-19:00 Kontrol fitosanitario integratua tomatean. Paco Sala.
Matrikula: 36 euro
Oharra: hitzaldiak erdaraz izango dira.
Izen ematea: 627 431 904 / fpegipuzkoa@hazi.eus

Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoaren abiatzea
Otsailetik urrira luzatuko da Alkartasuna Kooperatibak, Sagarkik, Bizi Sagardoak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko ikastaro praktikoa. Lehen saioa otsailaren 6an egin zuten. Bigarrena larunbat honetan bertan: 
-Otsailak 15: "Sagastien neguko kimaketa, eta ongarriketa". Aitor Etxeandia.
-Martxoak 7: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa". Josu Osa.
-Martxoak 21: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak". Aitor Etxeandia.
-Apirilak 25: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa". Xabier Akizu.
-Maiatzak 9: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?". Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Ekainak 6: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak". Aitor Etxeandia.
-Uztailak 11: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa". Josu Osa.
-Irailak 5: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak". Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
-Irailak 19: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua; biltzeko makinaria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatoak". Aitor Etxeandia.
-Urriak 17: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak". Enrique Dapena. Eneek.
Oharrak:
-Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
-Ikastaroen egunak aldatuak izan daitezke, eguraldia edo irakaslearen eskakizunagatik.
-Lehen saioan izan ezik, gainerakoak 9:00-13:00 artean.

Ikastaro osoaren prezioa:99 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izena eman daiteke.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

KzGunera datozen ikastaroak
Hilabete amaierara arte, 9:00-13:00 artean zabalduko dute hilabete osoan KzGunea. Hemen bertara datozen ikastaroen berri:
-Otsailak 17-26, 9:00-11:00 “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin”.
-Otsailak 27-28, 9:00-11:00 "Garraio publikoa zure Smartphonean".
-Martxoak 2-12,16:00-18:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
-Martxoak 13-16, 16:00-18:00 "Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak".
-Martxoak 17-30, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Martxoak 26-27, 18:00-20:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Martxoak 30-31, 18:00-20:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
Informazio gehiago: Kale Nagusia, 37/943 023 684/ tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldea
Astelehenero biltzen da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea ikastarorako, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Gogoan izan, Santa Ageda bezpera ospatu ostean, hilaren 29an 12:30etan irtengo dira berriz kantu-jiran.