Dantzarien Usurbil izango dugu, otsailaren 22ko Inauteri Festan

Dantza batean jartzera dator aurten Usurbilgo Inauteri Festa. Eragile anitzek elkarlanean antolaturiko jaialdia antolatu dute otsailaren 22rako. Dantzaren bueltan.

Zirimara, eskolaz kanpoko aisialdi egitasmoko lagunena da aurtengo proposamena; otsailaren 22an dantzaz mozorrotzeko gonbita luzatu digute. Horrekin batera, guraso eta haurrak batuko dituen familia plana prestatu dute. Jolasak iragarri dituzte iaz bezala Mikel Laboa plazan. Haiekin eta Gaztelekzkoen eskutik hasiko da eguna. 12-16 urte arteko egoitzako kideek herengusearekin plazaratuko dira. Burrunbazale txarangako kideekin batera kalejiran ibiliko dira dantza batean. Azken saioa frontoian egitekoak dira. Arratsalderako karaokea eta bingoa iragarri dituzte Gazteleku barruan.

Gazte mugimenduak hartuko du arratsalde parteko festaren lekukoa. Dj ibiltaria iragarri du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak, karroza berezi baten bueltan eta gero iluntzean frontoian "performance" saio bat.

Eta eguna goizaldean borobiltzeko, Iñorkiñak eta Kilimak kontzertuan!

INAUTERI FESTA
Otsailak 21, ostirala
19:15 
Luzaideko konpartsaren kalejira herrian barrena.
20:15 
Luzaideko Bolantak frontoian.

Otsailak 22, larunbata: Inauteri Festa Usurbilen
12:00 
Familia plana Zirimarako kideekin, Mikel Laboa plazan.
12:30 Kalejira Gaztelekuko herensugearekin, Burrunbazale txarangarekin. Azken dantza frontoian.
16:00 Karaoke festa eta bingoa Gaztelekuan.
18:00 Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
00:00 Dantza festa Iñorkinak eta Kilimak taldeekin.

Elkarlanean: NOAUA! K.E., Usurbilgo Udala, Orbeldi D.T., Zirimara taldea, Usurbilgo Gaztelekua eta Aztarrika Gazte Asanblada.