Uxue Alberdiren "Jenisjoplin", datorren euskarazko irakurketa-solasaldiko aztergaia

Ikuspegi feministatik aztertuko dute Uxue Alberdiren sortze lana, Sutegi udal liburutegiak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak martxoaren 11rako antolatu duten euskarazko irakurketa-solasaldian. Liburua eskuragarri duzue jada Sutegin.

Sutegi udal liburutegiak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" ipuin-bilduma ikuspegi feminista batetik aztertu zuten urtarrilaren 22an Kattalin Miner kazetari eta idazlearekin. Talde ederra batu zen Sutegi udal liburutegian. Liburutegiak berak Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailarekin antolatu zuen irakurketa-solasaldia. Ez da azkena izango. Bi eragileon arteko elkarlanak hitzordu gehiago ekarriko ditu urtean zehar.

Ikuspegi feministatik jorratuko den bigarren irakurketa-solasaldia antolatu dute bai liburutegiak, baita Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ere martxoaren 11rako. Uxue Alberdiren "Jenisjoplin" sortze lana aztertuko dute, Kattalin Minerrekin. Liburua eskuragarri duzue jada Sutegin!

EUSKARAZKO IRAKURKETA-SOLASALDIA
Eguna: martxoak 11, asteazkena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Zehaztasunak: Uxue Alberdiren "Jenisjoplin" eleberria ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu Kattalin Miner idazle eta kazetariaren laguntzaz".
Oharra: "Aipatu liburua liburutegian eskuratu ahal izango duzu; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako diozu topaketari. Anima zaitez parte hartzera!".
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.