Zubietako erraustegia

Erraustegia geratzeko mobilizazioak, kontzertua, hitzaldia, parrilada, kalejira eta ekimen gehiago egunotan

Egunek aurrera egin ahala deialdiak ugaritzen doaz. Mobilizazioak, kontzertua, kalejirak, parrillada, hitzaldia eta "performance" bat ere iragarri dituzte fragile anitzek gaur hasi eta otsaila amaitu artean, "ofizialki" martxoaren 3an piztu dezaketen Zubietako erraustegia geratzeko. Lerrootan duzue orain arte bildu ahal izan dugun agenda osoa eta eguneratua.

ERRAUSTEGIA GERATZEKO AGENDA
Otsailak 12, asteazkena
19:00 "Zaldibar argitu, erraustegia gelditu" aldarrikatzeko elkarretaratzeak Usurbilgo Mikel Laboa plazan eta Zubietako Alamandegin.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.

Otsailak 13, osteguna
20:00 Olaia Inziarte bakarlaria Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 14, ostirala
18:00-20:00 "Kontuz, ama naiz!" GuraSOSen ekimeneko ama taldearen kartelen salmenta postua frontoi inguruan.
Antolatzailea: GuraSOS.
18:00
Parrilada Mikel Laboa plazan.
18:45 Kalejira.
Antolatzailea: Ernai.

Otsailak 15, larunbata
11:00 Hitzaldia Sutegin: "Zer du erraustegiak ezkutuan?".
Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta eta Joxe Mari Irazusta.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 16, igandea
12:00-14:00 "Kontuz, ama naiz!" GuraSOSen ekimeneko ama taldearen kartelen salmenta postua frontoi inguruan.
Antolatzailea: GuraSOS.

Otsailak 22, larunbata
18:00 Inauteri Festako karrozari segika, gazteok Aztarrika! Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 27, osteguna
12:00 Ikasleen mobilizazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik.
19:00 Gazte mobilizazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Antolatzailea: Ernai gazte antolakundea.

Otsailak 29, larunbata
17:00 "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!" aldarripean, erraustegia geratzeko manifestazioa Donostiako Easo plazatik.
Antolatzailea: Larreko Mahaia.

Martxoak 3, asteartea
Erraustegia "ofizialki" piztu dezaketen balizko eguna.