Olaia Inziarte bakarlariaren kontzertua 20:00etan Mikel Laboa plazan

Ofizialki martxoaren 3an piztu dezaketen Zubietako erraustegiari erantzuteko ekimen sorta iragarri dute eragile anitzek asteotarako. Tartean, baita Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak ere. Ostegun honetarako (otsailak 13) Olaia Inziarte bakarlaria gonbidatu du Usurbila. Iluntzeko 20:00etan hasita emanaldia eskainiko du Mikel Laboa plazan.

ERRAUSTEGIA GERATZEKO AGENDA
Otsailak 13, osteguna
20:00 Olaia Inziarte bakarlaria Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 14, ostirala
18:00-20:00 "Kontuz, ama naiz!" GuraSOSen ekimeneko ama taldearen kartelen salmenta postua frontoi inguruan.
Antolatzailea: GuraSOS.
18:00
Parrilada Mikel Laboa plazan.
18:45 Kalejira.
Antolatzailea: Ernai.

Otsailak 15, larunbata
11:00 Hitzaldia Sutegin: "Zer du erraustegiak ezkutuan?".
Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta eta Joxe Mari Irazusta.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 16, igandea
12:00-14:00 "Kontuz, ama naiz!" GuraSOSen ekimeneko ama taldearen kartelen salmenta postua frontoi inguruan.
Antolatzailea: GuraSOS.

Otsailak 22, larunbata
18:00 Inauteri Festako karrozari segika, gazteok Aztarrika! Dj ibiltaria Aztarrikaren karrozarekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
20:00 Aztarrikaren eskutik performanzea frontoian.
Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.

Otsailak 27, osteguna
12:00 Ikasleen mobilizazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik.
19:00 Gazte mobilizazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Antolatzailea: Ernai gazte antolakundea.

Otsailak 29, larunbata
17:00 "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!" aldarripean, erraustegia geratzeko manifestazioa Donostiako Easo plazatik.
Antolatzailea: Larreko Mahaia.

Martxoak 3, asteartea
Erraustegia "ofizialki" piztu dezaketen balizko eguna.